Urtean behin edo bi aldiz, gai baten inguruko aste bat antolatzen da, programako puntu batzuen lantzeko, sakonki eta irakasgaien arteko elkarlanean: ura, Conquista, Erresistentzia, egurra, zura…

Laugarrenetik goiti, ikasleak kolegioetako brebetarendako prestatzen ditugu.

Hirugarrenean, bi ikastalde proposatzen ditugu:

  • Hirugarren orokor «klasikoa».
  • Hirugarren orokor bat, «arrakasta» izenekoa. Horren helburua ikaslea eskolan arrakasta izateko bidean berriz ezartzea da. Han, lan berezi bat egiten da mini-enpresa baten sortzearen inguruan (proiektuaren eta konkretuaren pedagogia), bai eta lanbideen eta lansailen ezagutzaren inguruan. Brebetan % 100eko arrakasta erdiesteaz gain, hortan ere arrakasta badugu.